Uff...koff kooofff, oraindik
zorabiatuta eta gure begiek, eguzkiaren argi-izpiekin mintzen direlarik, gure
arropetako ximaurrak kolpeka kendu eta munduari berriro begiratu ahal izan
diogu, behingoan bada ere, azken asteotan bizi izan dugunari benetazko tamaina
hartzeko.
Ziega ilun batean hainbeste ordu
pasatzeak, horrenbesteko pentsamenduen gira-buelta ematea ekartzen du ere.
Milaka gauza pasatzen zaizkizu, lerro hauek idazten ari denari adibidez, ziega
hoietan aurretik eta seguruenik, egoera okerragoan egondako euskal militanteen
aurpegiak etorri zitzaizkidan burura. Pentsa momentu batez, gurea
komunikatutako atxiloaldia izan zen, tratua ona eta hala ere tentsioa eta
egoerak jaten gintuen.





