2018(e)ko martxoaren 26(a), astelehena

Altsasutik Euskal Herri osora deiadarra zabalduz!


Aski ezaguna da, Altsasuko kasua, ezagunak dira dagoeneko gazteen kasua eta are gehiago paretetan itsasita ikusten ditugun 3 gazte espetxeratuen aurpegiak. Polizia muntai baten biktima zuzenak. Gakoa hala ere ez dago Estremera, Valdemoro edo eta Aranjuezeko ziegetan, gakoa gure herrietan mantentzen diren kaxerna edo komisaldegietan dago.



Egunero herri okupatua eta inbaditua garela oroitarazten gaituzten indar okupatzaileak, inposizio baten menpe, gure etorkizuna libre eta injerentziarik gabe erabakitzen uzten ez gaituzten "ehundaberrogehitamabostzaleak". Horregatik gure eskuko hatza beraingana zuzentzen dugu, lehenengo keinu identifikatzaile eta salataria. Ez dugu uste altsasuarrak direnik okupazio militarra jasaten duten bakarrak, Tuteratik Balmasedaraino, Gasteiztik Maulera edo ta Agoitzetik Mutrikura helduta, denok gaude egoera horren gatibu. Horregatik seinalatzen ditugu, indar okupatzaileak, eurak eta indar polizial zipaioak ere noski, DENAK KANPORA!

Seinalatzen ditugu, lehen lerroko soldadu edo lehenengo zenbaki-plakadun agentetik hasita, gorako agintariraino. Gogoan dugu Iñigo Cabacas edo ehundaka nafar-gazte torturatuen aurpegi "anonimoak" eta horregatik berriz ere seinalatzen ditugu, kasu honetan indar okupatzaile eta errepresiboei hartu beharreko bidea erakusteko, Ebrotik behera joan zaitezte, bada garaia eta, izan ere berandu da aspaldi. Joan zaitezte eta gizateriari egiozue faborea: DESEGIN ZAITEZTE! Denon hobe-beharrez.

Horregatik Apirilaren 7an, denok Tafallara goaz! Deiadarra zabaltzera: Alde Hemendik eta utz gaitzatela pakean