Uff...koff kooofff, oraindik
zorabiatuta eta gure begiek, eguzkiaren argi-izpiekin mintzen direlarik, gure
arropetako ximaurrak kolpeka kendu eta munduari berriro begiratu ahal izan
diogu, behingoan bada ere, azken asteotan bizi izan dugunari benetazko tamaina
hartzeko.
Ziega ilun batean hainbeste ordu
pasatzeak, horrenbesteko pentsamenduen gira-buelta ematea ekartzen du ere.
Milaka gauza pasatzen zaizkizu, lerro hauek idazten ari denari adibidez, ziega
hoietan aurretik eta seguruenik, egoera okerragoan egondako euskal militanteen
aurpegiak etorri zitzaizkidan burura. Pentsa momentu batez, gurea
komunikatutako atxiloaldia izan zen, tratua ona eta hala ere tentsioa eta
egoerak jaten gintuen.
Ezin sinetsita, asimilatu
ezinda...hor geunden ziega-leku estu batean, apenas argirik baina burua eta
animoa tente (kostata baina...). BANDA CRIMINAL, ez gutxiago ta ez makalago,
hara! Enpin, lehen aipatu bezala, milaka kontu buruan bueltaka, eta bi hitz
hoiek aste osoan zehar burmuinean taladratuak.
Gure artean sarri hitz egin dugu,
hego-harmailetan kokatzen garen zaletuen eskubide zein askatasunen aldeko
borroka honen ondorioen inguruan, sarri eztabaidatu dugu bai...Ondo
ari al gara? Pena merezi du? Guzti hau, astez-aste El Sadar-eko ateetan
zentsura kolpeak jasaten genituen bitartean, baita atxiloketak ere, gerora
gertatuko zen iragarpen edo aurrekari makabroa bailitzan, bai.
Bai baina EZ, ez...inolaz ere
ez, ez dugu zalantzan jarri gure
borrokaren eredugarritasuna eta balioa, hau da eta argi esan nahi dugu: HARRO
GAUDE GURE ASKATASUN ETA ESKUBIDEEN ALDEKO BORROKAZ. Oso harro, edozein
estamentu, instituzio edo zuzendaritzaren aurrean dagozkigun eskubideak
defendatu ditugulako, ta hamaika aldiz errepikatuko genuke, komarik eta
punturik kendu gabe.
Gogotik ordaindu dugu,
bai...badakigu, baina bagenekien etsaiak bere peioak mugituko zituela hau
gelditzeko saiakeran, saiakera antzua, izan ere argi baitugu borrokak balioa
duela eta argiago dugu oraindik SOILIK ONDO ANTOLATURIKO HARMAILA (HERRI) BATEK
LOR DITZAKELA HELBURU HANDIAK. Eta horretara goaz, noski.
Orain berriz ere, antolatuko
gara, elkartuko gara eta ekingo diogu datorren eskenatoki berriari, bortitza
izan da erasoa baina gure borrokaren duintasunak aurrera egitera garamatza.
Beraz, gora buru hoiek eta bueltatu diezaiegun kolpea, helburuak lortu arte,
irabazi arte!
Azkenik jasotako elkartasun keinu
guztiak erkertu nahi genituzke, Vallekasetik, A Coruñara, San Mamesetik
Gasteizera, Donostiatik Italia, PP.CC. zein Al-Andalusera...Ezker Abertzaletik,
herri-mugimenduko beste edozein espresioetara eta noski nola ez kalean zein
bestelako eremuetan mobilizatu diren herritar orori MILA ESKER!