2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

Euskal derbia, bi talde borroka bakarra

Hurrengo asteburuan Iruñera etorriko zaizkigu gure anai-arreba arabarrak, bi euskal talde nor baino nor zelaian...eta bi zalego-talde borroka bakarrarekin buruan: Zaletuen askatasun eta eskubideen aldeko borroka. Indar faxistek Indar Gorriren aurkako operazioa burutu zutela, hilabete eskax pasatu den honetan eta jazarpen poliziala bere horretan mantentzen dutela frogatu al dezakegunean, beste kolpe errepresibo baten testigu izan gara.

C.A.Osasunari 30.000€tako isuna ezarri nahi diote, ZGZren aurkako partiduan adierazpen askatasunaren alde eta errepresioaren aurkako ekintza bat antolatu zelako hego-harmailetan. Hau da, Osasunari egozten diotena, bere zaletuei, hauei, dagozkien eskubide bat aitortu eta horretarako libreki adierazi ahal izatea da. Ba...hauxe da Tebasek zuzentzen duen makineriaren azken delirioa, zoroa bai, baina argigarria bezain beldurgarria.