2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

Harmailetan kalean bezala...

Horrela da "Harmailetan kalean bezala", hau da, El Sadar-eko harmailetan kokatzen diren lagun, kide...finean herritar ororen askatasun zein eskubideen alde borroka piztuta badugu, horrek ez du esan nahi gure kaleetan gertatzen diren eskubide urraketen aurrean pasibo mantenduko garenik, INOLAZ ERE.

Beste edozein iruindar edo napartarroi bezala, guri ere heltzen zaizkigu sistema kapitalista honek eta berau aplikatuz, bahituta gaituen estatu faxista honek, sortzen dituen injustiziak, noski, aurrera daraman etengabeko biolentzia basatiaz jabetzen gara, alegia.

Ez hori bakarrik, ahal dela ere, gure kidegoa bertaratu egiten da, horri aurre egin asmoz sortzen diren mobilizazio edo ta ekimenetara. Eta baita ere, elkartasuna adierazten dugu gure euskarrietan, batzuetan azkenengo partiduan ikusi genuen bezala, zentsura eta erasoak pairatzeraino, aldarri hoiek gurean jaso nahi izan ditugulako, (TRWko langileen aldeko pankarta kasu).

Horrexegatik, ulertzen dugu El Sadar-en segurtasun pribatuaren gehikeriak sufritzen dituen haur hori eta bere ama, aste gogorra daramatela TRW-ko multinazionaletik jaso duten oharra kale-gorrira bultzatzen dituelako. Herritarren eskubideen gainetik, herritarrak miseriara kondenatzeko inongo zalantzarik azaltzen duten Interes ekonomikoak.

Edo alboan dugun C.A.Osasunako bazkidea, ehundaka Km-tako bidai batetik heldu berri dela, preso eta dispertsatuta duen laguna bisitatu duelako. Zorionez bizirik bueltatu da, nahiz eta jakin dugun bezala, auto-istripu batetik onik atera den. Eta dena zergatik izango eta, estatuek mendeku politikoan oinarrituta espetxe-politika kriminala aurrera daramatelako...Edozer balio du preso politikoen aurka! Nahikoa da!

..eta bukatzeko, agian ez dakigu, estadiora hurbiltzen ari den bikote lagun horren atzean, gonbite-istorio txiki bat dagoela, izan ere haietako batek ezin baitu ordaindu sarrera ( garestiegia oso...) langabezian urteak baitarama, eta ondorioz hurrengo astean etxegabetze bati aurre egin beharko dio. 

...Istorio ugari, gure harmailetako historian...eta guzti hoiek ere gureak egiten ditugu. 

HARMAILETAN KALEAN BEZALA! JO TA KE IRABAZI ARTE