Berriz ere atxiloketak, berriz ere errepresioa eta berriro Nafarroan. Atzo, gure kideak izan ziren atxilotuak, aurretik ezker independentismoaren militanteak, edo gune autogestionatuetan lanena dabiltzatenak, edo presoekiko militante solidarioak BERDIN DA. Gaurkoan berriz azken boladan bezala, ikasleak izan dira atxilotuak Nafarroan, txakurradak, hauek dituzte beraien begi-puntuaren xedean.
Badirudi gure herrialdea abonatua dagoela, txartel guztiak gure lurraldeetan saldu omen dira eta zozketan beti Nafarroa ateratzen da...ateratzen da eta GALTZEN noski, boleto-txartel hauetan ez dago saririk, zigorra baizik.

Nazkatuak gaude gure kale eta auzoak laborategi-errepresibo bat bihurtu dituztelako makilkadaz-makilkada, egunero gure herritarrak bortizki biolentatuak dira, egunero errepresio sobredosiak irenstera behartuak, euren status quoa eta pribilegioak mantentzeko intentzioarekin.