Hurrengo asteburuan Iruñera etorriko zaizkigu gure anai-arreba arabarrak, bi euskal talde nor baino nor zelaian...eta bi zalego-talde borroka bakarrarekin buruan: Zaletuen askatasun eta eskubideen aldeko borroka. Indar faxistek Indar Gorriren aurkako operazioa burutu zutela, hilabete eskax pasatu den honetan eta jazarpen poliziala bere horretan mantentzen dutela frogatu al dezakegunean, beste kolpe errepresibo baten testigu izan gara.
C.A.Osasunari 30.000€tako isuna ezarri nahi diote, ZGZren aurkako partiduan adierazpen askatasunaren alde eta errepresioaren aurkako ekintza bat antolatu zelako hego-harmailetan. Hau da, Osasunari egozten diotena, bere zaletuei, hauei, dagozkien eskubide bat aitortu eta horretarako libreki adierazi ahal izatea da. Ba...hauxe da Tebasek zuzentzen duen makineriaren azken delirioa, zoroa bai, baina argigarria bezain beldurgarria.
Alaveseko zaletuei ere tokatu zaie, estamentu errepresiboen makilkadak jasotzea, eta honetan jarri nahi dugu argia, momentu batean bada ere. Jakinaren gainean eta denok ezagutzen dugu I-1921 talde arabarrak jaso duen ibilbidea, nola zuzpertu eta animatu dituzten Mendizorrotzako harmailak, beraien ibilbidea hala ere, oztopoekin topatu da. I-1921-koek legalki inskribatu ziren peña ofizial modura, Eusko Jaurlaritzan, erabakia euren markoetan eztabaidatu ondoren etorri zen eta errespetagarria da oso, baina hemen dator gakoa edo pare bat galdera:
Gurera ekarriz, etengabean gure izena inskribatzeko (legalki) erregutu eta eskatzen dizkiguten hoiei zuzendua: Zerbaitetarako balio izan die, urratsa (legeztatzearena) eman dutenei? Hau da, taldearen izena daraman pankarta jartzeko baimena lortuta, hala ere, zer gehiago dakar? Sarreren prezioak merketu al dira? Bidaiatzeko oztopoak eta debekuak desagertu al dira? Funtsean; ZALETUEN ESKUBIDE ETA ASKATASUNAK ERRESPETATZEN DIRA?
Dakigula ez, horrela kontatu izan digutelako aurrez-aurre gure lagun gasteiztarrekin egoteko aukera izan dugunean. Hala ere aldea badago, beraiek "Mendi"-n duten egoera eta Sadarren guk sufritzen dugunarekin, sarean dabiltzan argazkiei erreparatzea besterik ez dugu. Euren zuzendaritzarekin harremana ez dakigu nolakoa izango den, baina ziur gaude, behintzat, ez dela gure kasuan bezala, hain esperpentikoa eta zoroa. Beste gauza batzuk ez gehitzearren...enpin.
Hala ere, eta izenburuari helduz, argi dugu gauza bat, euskal zaletuak garen heinean herri bezala bahituak dauzkagun eskubideak aldarrikatzera goazela. Beste edozein herri-nazio bezala gurea ere mundu zabalera eskubide osoz, zabaltzeko eta jokatzen ikusteko eskubidea bereganatu nahi dugulako. Horretarako bultza egingo dugu, kalean, harmailetan eta...NOSKI, NOLA EZ, zaletu bezala gure duintasuna eta ohorea babesteko eskuetan dugun guztia erabiliko dugu, hau da...BORROKATZERA GOAZ. Tebas eta bestelako estamendu errepresiboen aurka borrokatuko gara, gure eskubideen alde, ez soilik guregatik, baizik eta etorkizunean, gaurko haurrek beste futbol-eredu bat, topatzeko eta pasio-eder hau bizi ahal izateko ere, mugarik gabe, oztoporik gabe...KRIMINALIZAZIORIK GABE