2014(e)ko apirila 17, osteguna



   Osasunarekiko sentitzen dugun grinak ez du mugarik, baina badaude oztopoak jarri nahi dizkiguten uniformatuak. Zaletuen segurtasuna bermatzeko omen daudenak, isundu, jipoitu eta zapaltzen gaituzte.
    
 Azkenekoa, pasaden ostiralean burutu zuten, non osasunako zaletuak inguratu zituzten, hauek taldea babestera hurbildu zirenean. Jende guztia zelatatzen ibili ondoren, hiru gazte hartu eta identifikatu zituzten bengalak piztu zituztelakoan. Zentzugabea, istilurik gabeko ekintza izan baitzen.
   
 Badakigu gure segurtasuna ez dela haien helburua, baizik haien gogoko ez diren zaletuak kikiltzea. Horrela baieztatu zuten zenbait agente hego graderioan, gazte batzuei ¨errepresioa eta errepersioa¨ jasatearekin mehatsatu zituztenean.
   
 Horrelako kasuak kontaezinak dira; identifikazioak, miaketak, isunak, bufanden lapurretak eta animaziorako materialaren desagertzea… Eta zer esan Arrano Beltzarekin duten fijazioaz. Antso Azkarraren sinbolo izan zena, haiek konstituzioaren aurkakoa bezala ikusten dute. Honetaz gain, euskaraz dauden pankarta eta ikur guztiak erretiratzen dituzte, horietan jartzen duena jakin gabe.
    
Hego graderioan, nahiz Sadar osoan, zaletuek jasaten duten egoera bukatu behar da. Hori dela eta, gainerako peñekin hitzartuta genituen harrerak bertan behera uztea erabaki du Indar Gorrik. Osasuna animatzeagatik horrelako tratua jasatea ez dugulako onartzen, klubak eta zaletuen sektore batek beste alde batera begiratzen duten bitartean.
  

 Egoera aldatzen ez den bitartean, neurri gehiago hartuko ditugu. Dena den, denboraldia bukatu arte, taldea babesten jarraituko dugu gure indar guztiekin Sadar barnean, 1987tik gaur egun arte egiten dugun moduan.
ATZO GAUR ETA BETI GORRIAK!   INDAR GORRI



   
   Nuestra pasión por Osasuna no tiene límites, pero hay quien nos los quiere poner, y van uniformados. Los que dicen estar para garantizar la seguridad de los aficionados son los mismos que persiguen, multan, golpean y reprimen.

    La última actuación democrática de estos individuos fue rodear a la afición rojilla que se congregó el pasado viernes para animar a los jugadores a su llegada al estadio. Después de estar continuamente vigilando a todo el mundo, retuvieron e identificaron a tres jóvenes supuestamente por encender unas bengalas. Un absurdo, ya que no se produjo ningún incidente.

    Sabemos que su misión no es garantizar ninguna seguridad, sino amedrentar a todo aficionado que no es de su gusto. Así lo confirman los propios agentes, que en otras ocasiones han retenido a jovenes en graderío sur, amenazándoles con “represión y más represión”, en palabras textuales. 

   Los casos son innumerables; cacheos, identificaciones, multas, robos de bufandas y material de animación… Y su eterna persecución al Arrano Beltza, símbolo que representó a Sancho el Fuerte, y que ellos consideran inconstitucional. Así como cualquier bandera o pancarta escrita en euskara, las cuales retiran sin informarse antes de qué pone en ellas.

   La indefensión que sufren los aficionados de graderío sur en particular, como en todo el estadio en general se tiene que acabar. Así que desde Indar Gorri dejaremos de acudir a los recibimientos del equipo, a los que habíamos anunciado que iríamos junto a la federación de peñas, ya que no vamos a seguir aguantando este acoso por animar a nuestro equipo, mientras el club y ciertos sectores de la afición miran para otro lado. 

   Asimismo, tomaremos diferentes medidas si la cosa sigue igual y aprovechamos para recordar que seguiremos animando al equipo dentro del Sadar con todas nuestras fuerzas hasta el final de la temporada como venimos haciendo desde 1987. 

ATZO, GAUR ETA BETI GORRIAK.   INDAR GORRI