Aski ezaguna da, Altsasuko kasua, ezagunak dira dagoeneko gazteen kasua eta are gehiago paretetan itsasita ikusten ditugun 3 gazte espetxeratuen aurpegiak. Polizia muntai baten biktima zuzenak. Gakoa hala ere ez dago Estremera, Valdemoro edo eta Aranjuezeko ziegetan, gakoa gure herrietan mantentzen diren kaxerna edo komisaldegietan dago.
Badakit gehien
sufritzen duena eta lan gehien egiten duena zu zarela Sadarrera jaisten naizen
bakoitzean. Badakit, zuretzat, 90 minutuak (eta askoz gehiago), neke izugarria
direla; baina biok ondo dakigu, gure ondoan dauden beste milaka eztarrik
bezala, horixe dela zure zeregina. Gure lagun eta senideek, askotan, babestu
zaitzategun eskatzen digute, partida bakoitzaren ondoren zaintzeko eta atseden
hartzeko. Orain konturatzen hasi dira, ordea, arazoa EZ dela sortzen partida
bukatutakoan, baizik eta partida aurretik eta partidak irauten duen bitartean.
Izan ere, eztarria zaintzeak ez du esan nahi gargarak egin eta botikak hartu
behar ditugunik.