2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

Elkartasun Jaia, Koldo eta gure ikurrak LIBRE

Abenduaren 12an, larunbatarekin Jarauta kaleko 63. zenbakian Elkartasun Jaia antolatu dugu.  Gertu dugu gure kide, Koldo Sanchez-en, lehenengo 6 hilabeteko espetxealdi-muga betetzeko data, eta egoeraren "kapritxozko kasualitate" balitz bezala atzo ere beste erasoaldi bat jasan izan genuen.

Berriro ere nafar gazteak epai-bankuan eserita, berriro ere gure ikurren aldeko defentsa auzietara, berriro ere zigor-eskaerak...berriro ere errepresioa gure aurka. Abenduko hasiera honetan 5 gazte nafar epaitu dituzte, tartean Indar Gorriko 3 kide, bakoitzari 3 urte eta erdiko espetxe eskaerarekin. 2013ko txupinazoan ikurriña sartu nahi izateak, holakoak ekarri ohi ditu, urteetan "De Facto" ilegalizatu eta ikusezin bihurtu nahi izan dute erregimen faxistaren arduradunek. Gutxi batzuen balentria soilik mantendu du gurea den ikur hau, zutik eta ikusgarri...eta hori gogotik ordaintzera eraman gaitu sarri.




Hala ere eta hasierara bueltatuz, abenduaren 12an, egun osoko egitaraua prestatu dugu, atsalde partean, 18:00etan poteoa eta argazki erakusketa egongo da Dj. Montxu Fuck Off-ek girotua.

20:00etan Derailed, Against You eta Cold Revenge taldeen kontzertuak egongo dira eta jarraian DJ festa (Romano, Etxehouse, M.Ayerra eta Koke-rekin)

Goiz-partean ere ekimen bat abian jartzea proposatzen dugu baina horren informazioa aurrerago emango dizuegu...

Adi egon, eta parte hartu!!!